ASTEKARIA


Astekari honetan, astero IKT klasean ikasitakoaren laburpena agertuko da.

  • 2013/11/14
Aurreko klasean ikasle bakoitzak bloga sabaldu ostean, gaurko klasean harekin haritu gara lanean eta blogaren inguruko oinarrrizko gauza batzuk ikasi ditugu. Haien artean honako hauek daude: 
Alde batetik videoak eta argazkiak igotzen ikasi dugu. Baita etiketak egiten eta blogaren goikaldean "pagina" berriak jartzne ikasi dugu, haien artean astekari hau dago. Bestalde URL-ak kopiatzen eta blogean liburuak nola txertatu daitzezkeen ere ikusi dugu. Beraz, klase osoan gadget edo HTML- ekin haritu gara denbora osoan. Hauek nolabaitzeko kode unibertsalak dira tea haien bitartez bloga osa dezakegu; videoak, liburuak eta bloga hobetzeko haienbat gauza desberdinka jarriz; ala nola, egutegiak, irudiak, erlojua etb. 
  • 2013/11/15
Gaurko klasean, bloga alde batera utsi dugu eta proiektu edo lan berri batekin hasi gara, 5. jarduerarekin hain zuzen. Horretarako, irakasleak lanean egin beharrekoa azaldu ostean talde bakoitzak lana egiten hasi da. Lehengo klase honetan, lanari buruzko hauesnarketak egin ditugu bereziki, baina ez lanean zentratuz baizik eta taldearen funtzionamenduan. Lanaren lehen zati honetan, taldeko fitxa bete dugu. Sites bat irekitzen ikasi dugu eta taldeko lehengo akta bete dugu gure hausnarketekin. Bukatzeko taldeko akta sites-era igo behar izan dugueta taldeko fitxa moodelera.
  • 2013/11/21
Greba eguna izan denez, klasean ez dugu ezer berririk ikasteko aukerarik izan. Ala eta guztiz ere etxean blogarekin aureratzeko aukera izun dugu.
  • 2013/11/22
Ostiraleko klasean, proiektuarekin lan egiten egon gara. Beraz, kasuan inplikatuta zeuden elementuak, hipotesiak eta lanaren planifikazioa egin ditugu. Ondoren egindakoa sites-era igo behar izan dugu.
  • 2013/11/28
Priektuarekin egon gara lan egiten. gaurko lana indibiduala eta taldekakoa izan da. Lehenik eta behin indibidualki blog orrialde bat aztertu behar izan dugu eta ondoren taula bat bete. Horren ostean, taldeetan jarri gara eta taldekide bakoitzak bere orrialdea aurkeztu die gainerako taldekideei. Bukatzeko, orrialde guztien artean bat aukeratu dugu, urrengo egunean horri buruzko aurkezpena egiteko. 
  • 2013/11/29
Lehenik eta behin aurreko klasean taldean aukeratutako orrialdearen aurkezpena egin dugu. Ondoren proiektuarekin lan egiten jarraitu dugu. Ordenagailuekin zer egin daitekeen ideiaren inguruan egon gara eztabaidatzen.
  • 2013/12/12
Gaur lana aurreratzen egon gara, batez ere ordenagailuekin zer egingo dugun zehaztuz. Bestalde, irakasgai praktikoari buruzko inkesta ere bete dugu. Saio honetan batez ere aipagarria iruditu zait ikasleekin erabil daitezkeen programa batzuk ikusi ditugula.

Lehenik eta behin, Glogster bat zer den eta zertarako erabil daitekeen ikasi dugu taldekide baten azalpenaren bidez.  Glogster bat, poster bat bezalako orrialde bat da eta bertan gauza desberdinak igo ditzakezu, bideoak, argazkiak, iruzkinak etb. edozein gairen inguruan, eta dena erlazionaturik agertzen da.

Nola sortu Gloster bat? Eta zer egindezakegu harekin?
- Lehenik eta behin kontu bat zabaldu behar da.
- Ondoren, aukera desberdinak daude, irudi desbedinak aukeratzeko (koloreak, tamaianak etb. aldatu daitezke). Glosterra diseinatzeko etb.
 - Bertan garabaketak ere egin daitezke. 

Bigarrenez, Voki  ezagutu dugu. Bertara sartzeko ez da zertan izena erregistratu behar. Programa honetan, pertsonai bat disainatzen duzu eta ondoren testua jartzen diozu. Idazten duzuna, pertsonaiaak ahozkatu egiten du. 

Bestalde, ipuinak egiteko aplikazioak ere badaude, esaterako Storybird.

Jig Zone deituriko aplikazioa ere aztertu dugu, puzzleak egiteko erabilgarria dena. Zure argazkiak igotzeko ere baliogarria da, era honetan zure argazkiarekin puzzleak egin ditzakezu.

Bukatzeko Bomomo ikusi dugu, marrazkiak egiteko.
  • 2013/12/13
Klaseko azken egunean, proiektua aurkeztu dugu eta irakasgaian ikasitakoari buruzko hausnarketa egin dugu. Horrekin irakasgaiaren baliogarritasuna eta erabilgarritasuna ebaluatzeko aukera izan dugu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina