2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

AFRIKA EZAGUTZEN!

Normalean oporretan joaten garenean ohiko tokiak bizitatzen ditugu. Jende ugari Espainian bertan geratzen da, Kanariar uharteetara, Andaluziara edo Balear uharteetara joaten da hondartza eta eguraldi onaren bila. Beste batzuk Europatik bidaiatzea erabakitzen dute. Bidai hauetan, Belgika, Alemania, Holanda, Italia edo Frantzia oporrak pasatzeko ohiko tokiak izaten dira. Beste pertsona batzuk aldiz, Europatik ateratzea erabakizten dute eta Ipar edo Hego Amerikara joaten dira; New Yorck-era, Kaliforniara, Mejikora edo Kubara besteak beste. 



Baina badago, ezagutzea pena mezi egiten duen toki ikusgarri bat, Afrika. Agian hau ez da oporrak pasatzeko tokirik aproposena, baina hurari buruz apur bat gehiago jakitea ez legoke gaizki egongo. Afrika hirugarren kontinenterik handiena da eta Lurraren ehuneko 20.3 an hedatzen da. Kontinente hau, 800 milioi biztanle dauzkalarik, munduko biztanleriaren zazpirena biltzen du. Mugakideei dagokienez, iparraldetik Mediterraneo Itsasoa, mendebaldetik Ozeano Atlantikoa eta ekialdetik Indiako Ozeanoa inguratzen dute. 


Lurralde honi, gizakiaren sorrera atzikitzen zaiola aipatu behar da, beraz, eremuaren garrantzia azpimarratzekoa da, bertan kokatzen baita lehen gizakiaren jatorria.

Bestalde, barne antolaketari dagokionez, hasiera batean, Afrikak, kontinenteko zati handienean ez zuen estaturik izan, batez ere tribuak nabarmentzen ziren, Egipto esaterako zalbuespenetariko bat zen. Ondoren, Erromatar imperioak, eta geroago musulmandarrak eremuko iparraldea bereganatu zuten. Erdi Aroan, inperio desberdinak sortu ziren, ala nola Etiopiakoa. Geroztik aurrera, Afrikak etengabeko kolonizazioak bizi izan zituen; portugaldarren eta europarren eskuetatik. Momentu horretatik aurrera Afrika, Europako estatu inperialen artean banatu egin zen. Pixkanaka, herrialde hauek independentzia lortzen joan ziren, gaur egun kontinentea 53 estatuk osatu arte.

Nahiz eta oporrak pasatzeko toki egokienetarikoa ez izan, bertan bisitatzeko hainbat leku harrigarri eta interesgarri daude. Hona hemen bizitzatu daitezkeen tokiei buruzko bideo bat. Zuen gustokoa izatea espero dut!

Bestalde, ez ahaztu Afriakn ere sabana dagoela, beraz, "Safari" bat egitea, oporretarako plan inetersgarri, desberdin eta dibertigarria izan daiteke. Bertan haimbat animalia ikus ditzakezue: lehoiak, lepaluzeak, zebrak, panterak etb.






                                                                             



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina