2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

ZER IKUS DEZAKEGU EUROPAN?

Esaten da, Europako kontinenteari, izena, greziar mitologiako pertsonaia batetik datorkiola. Lurralde honek mundu mailan duen garrantzia azpimarratzekoa da, Asia eta Amerikarekin batera. Hau, munduko bigarren kontinenterik txikiena da eta bere mugak, Ozeano Atlantikoa mendebalderantz, Artikoa iparralderantz, Ural Mendiak eta Ural Ibaia ekialderantz, Kaspiar itsasoa, Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza hego-ekialderatz eta Mediterranear itsasoa hegoaldean dira. Biztanle kopuruari dagokionez, Asia eta Afrikaren atzetik dago, beraz hirugarren postuan aurkitzen da.

Bertan izugarri politak diren hainbat hiri topa ditzakegu. Hori dela eta, hiri hauek ezagutu ahal izateko bideo hau hutsiko dizuet. 


2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

MUNDUKO ZAZPI MIRARI BERRIAK, 2013

Munduan harrigarriak diren hainbat toki desberdin daude, eta toki horietako bakoitzean aipatu beharreko milaka gauza aurki ditzakegu. Ala eta guztiz ere, nahiz eta oso zaila iruditu eta nire ustetan nahiko subjetiboa izan, hauek dira Munko Zazpi Mirariak, 2007ko uztailaren 7an, Enpresa Pribatu batek antolatutako nazioarteko lehiaketa baten arabera. Erabakia, Antzinako Munduko Zazpi Mirarietan oinarrituz hartu da. 

Honako hauek izan dira aukeratuak:

MirariaKokapenaIrudia
Chichén ItzáFlag of Mexico.svg YucatanMexikoGaztelua, turistek eskalatua
Erromako KoliseoaFlag of Italy.svg ErromaItaliaKoliseoa gauez
Kristo BerrerosleaBrasil Rio de JaneiroBrasil
Kristo Berreroslea Rio de Janeiron
Txinako Harresi HandiaTxina TxinaHarresi Handia neguan
Machu PicchuFlag of Peru.svg CuscoPeru
Machu Picchuren ikuspegia
PetraFlag of Jordan.svg Jordania
Altxorra, Petran
Taj MahalFlag of India.svg AgraIndiaTaj Mahal

Aldiz, finalean sartutakoak honako hauek izan dira:

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

JADANIK GAIA AUKERATUTA!!


Pertsona bakoitzak bere gustuko gauzak ditu eta horren inguruan ez dago inolako zalantzarik. Baina nori ez zaio gustatzen bidaiatzea? Horrek, munduko herrialde desberdinak ezagutzeko aukera ematen digu; bertako kultura, ohiturak, eraikinak eta arte adierazpenak ezagutzeko aukera hain zuzen. Gainera, bidaitzen gure ezagutza aberasten dugu eta munduari buruz dugun ikuspegia ere aldatu egiten da askotan.

Blog honen bitartez, etxetik mugitu gabe munduan zehar bidaiatuko dugu. Gogoratu hemen ikasiko dituzuen gauza guztiak, gero, praktikara eraman behar dituzuela. Hori dela eta espero dut munduko herrialde desberdinak ezagutzeko baliogarria izatea eta oporretarako helmuga desberdinak ezagutzeko pizgarria ere. 

Honako bideoan munduko herrialde interesagarri eta harrigarri batzuk ikus ditzakezue. 






2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

ONGI ETORRI!!

Unibertsitatean IKT-en egin beharreko bloga sabaldu berria izanda, hemen utsiko dizuet nire lehenengo sarrera. Hezkuntzarekin loturiko bloga izango dela argi utsiko dut, baina gaia hurrengo sarreran zehaztuko dizuet. Espero dut lagungarria izatea, bertan hezkuntzarekin erlazionaturiko hainbat berri, bideo, albiste eta argazki publikatuko ditut.